Errekarga puntuak

Ibilgailu elektrikoentzako errekarga puntuak

Esekin zure ibilgailu elektrikoa errekargatzeko beharrezko guztia instalatuko dizugu, zure etxebizitzan naiz garaje partekatuan. Enpresetako eta erabilera publikorako kargagailuen instalazioak ere egiten ditugu.

interesatuta nago

Instalazio elektrikoetan adituak


Esekin ia 30 urte daramatzagu instalazio elektrikoak egiten. Instalazioekin lotutako behar guztiak betetzeko gai den ezagutza eta esperientzia handiko lantaldea dugu, legeztatze eta dirulaguntzen kudeaketan adituak.

1. Azterketa

Bezero bakoitzaren beharretara hobe egokitzen diren ekipoen azterketa eta planteamendua egiten dugu kasu bakoitzean.

2. Muntaia

Gure muntai taldeko lankideak instalazioaz arduratzen dira, xehetasun guztiak zainduz. Lehen mailako markekin lan egiten dugu.

3. Legeztatzea

Esperientzia handia dugu instalazioak erregistratu eta legeztatzen.

4.Dirulaguntzen kudeaketa

Zure inbertsioaren itzulera azkarra lortu dezakegu, dirulaguntza eta zerga-kenkariak kudeatzen baititugu.

Share by: